domingo, 29 de diciembre de 2013

Montessori alfabetoa

Seme zaharrena bere gelakideen izenen izkiak desberdintzen hasi da. Kaletik goazela askotan esaten digu: ‘begira Oihanen letra dago hor’, eta ‘nire izena bezala’… Hau ikusita alfabeto bat egitea erabaki  dut, gure Montessori alfabetoa! Montessori pedagogia haurraren garapenean eta honen irakaskuntzan oinarritzen da. Irakaskuntza haurrarengan garatzen den prozesu naturala da, experientzian oinarrituta ez hitzetan. Hau da, haurrari ez zaio irakatsi behar, baizik eta berak ikas dezan ingurugiro egokia sortu behar da, gizakiak dauzkan ahalmenak garatzeko aukerak eman. 
Web honetan, Montessori en casa, haurra jaiotzen denetik eta 12 urte bitartean egin daitezkeen jarduera proposamen ezberdinak aurkitu daitezke: eskulanak, laminak, material propioa egiteko ideiak...



Ez dakit irudian antzematen den, boltsikoz osaturiko ohial bat da. Boltsiko bakoitzean alfabetoaren izki bereko aleak gordetzeko erabiliko dugu, letra handiz nahiz xehez.

Oraingoz letra handiak besterik ez ditut prestatu, horiek bereizten hasi da eta hasteko nahikoa izango zela iruditu zait. Bokalak gehiago erabiltzen direnez, bost ale bakoitzatik moztu ditut eta kontsonante bakoitzatik hiru ale. Hala ere izki handia eta txikia elkarren ondoan jartzea ideia ona dela iruditu zait, aurrerantzean erlazio hori egitea ondo etorriko zaiolakoan nago. Izkiak egiteko goma eva erabili dut.


Lana bukatutzat egiteko pentsatu dut nolabait bildu ahal izatea, edo zintzilik edukitzeko euskarriak edukitzea... baina materiala erabiltzeko irrikitan nago eta bere horrela ematea pentsatu dut.



No hay comentarios:

Publicar un comentario